Elenak bere amonaren, Lauraren, koaderno zaharra aurkitzen du. Orriak pasatzean haren bizitza gogoratzen du eta haurtzaroko pasarte bat etortzen zaio burura: amonak esan zion desio handi bat edukiz gero, koaderno batean idatzi behar dela egia bihur dadin. Ume zenean sinetsi eta berehala idatzi zuen. Orain, 25 urterekin, ez du gogoan zer desio zuen, baina bai berria: Laura gogoratzea.
