Herrialdea: Belgika
Urtea: 2022
Zuzendaria: Arnaud Demuynck eta Rémi Durin
Produktorea: Nicolas Burlet / Mathieu Courtois / Arnaud Demuynck/ Cyrille Drevon / Jean-François Le Corre/ Jérémie Mazurek / Patrick Quinet / Stephane Quinet
Gidoia: Arnaud Demuynck
Iraupena: 62’
IRAILAK 9, LARUNBATA
FILMA + IPUIN KONTALARIAK
17:00 – KUTXA ZURIA
4.00€
SINOPSIA
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiko argia duen lore horren bila abiatuko da amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Haiek dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onenak.