NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA
IRAILAREN 9tik 12ra, DEBA
ProgramazioaSarrerak
Home

/

/

Sonografia Irudipenak

Manu Gaigne eta Garazi Navas

Sonograma baten antzera, proiektu honen soinu-uhinek Euskal Herriko geografia zeharkatu dute. Euskal Herriko hainbat lekutan egindako audio eta bideo grabazio zaharrak eta leku horietan gaur egun egindako grabazioak uztartuz, taldeak hainbat pieza original sortu ditu, espazio horien garapen sonoroa kontuan hartuta. Emaitza: iraganeko soinuak, sorkuntza propioak eta gaur egungo entzunezko fenomenoak batzen dituen lan bat.

Grabazio historikoak Eresbilen, Euskadiko Filmotekan eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan egindako ikerketa sakon baten ondorioz hautatu ziren. Horrez gain, Tabakaleraren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du proiektuak. Lan honen emaitza gisa CD bat, kasete bat, film labur bat eta garapen fasean dagoen online mapa interaktibo bat sortu dira, zuzeneko emanaldietan aurkezteko asmoarekin.