“SAFO” Lesbos uharteko poetaren historia eta lanetan oinarritutako animaziozko film laburra da. K.a. 600. urte inguruan bizi izan zen. Saforen poemak historian zehar galdu egin ziren. Duela gutxi Egiptoko basamortuko hondarretan aurkitutako 200 bat zatitxo baino ez dira iritsi gure garaira. Naturarekin duen lotura argiak —bere poesian nabaria— filmaren estetikan eta narrazio-egituran du isla, eta haren poema batzuk irudien bidez itzultzen ditu.
