ProgramazioaSarrerak
NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA
Home

/

/

Bideojokoen diseinu erradikala

Tailer hau bideojokoen diseinua beste modu batzuetatik pentsatzeko eta irudikatzeko gonbidapen bat da. Ikuspegi kritiko eta politikoarekin jokoak pentsatu eta diseinatuko ditugun tailer trinko bat izango da, eta hainbat metodologia erabiliko ditugu, hala nola speculative design, kokapenari lotutako game-thinking eta diseinu afektiboa. Helburua ez da soilik jokoak sortzea, baizik eta jokoaren bidez elkarrekin irudikatzeko espazioak irekitzea; jokoen mekanikak, narrazio-egiturak, estetika eta politika berriz pentsatzea.Sortzaileentzat, hezitzaileentzat, artistentzat edo, besterik gabe, jakin-mina dutenentzat zuzendua dago, ez da beharrezkoa aurretiazko ezagutza teknikorik izatea. Narratibak nola eraikitzen diren aztertuko dugu, bai kontakizunaren bidez, baina baita joko-mekaniketatik eta interfazeetatik ere. Ekoizpen konbentzionaletatik harago pentsatzen lagunduko diguten ariketa gidatuak proposatuko ditugu.