Elektronikako musika-talde bat sortzeko prozesuan, entseguetan, konturatu ziren haien arteko elkarrizketek podcasta ziruditela. Ama Putak Egia auzoan bizi diren hiru emakume dira: Lorea, Oiane eta Nahikari. Amatasunaz, krisiez, musikaz, harreman afektiboez, egunerokotasunaz eta, oro har, bizitzaz (eta, batez ere, barre egingo dute) hausnartuko dute, musika-taldearen izen bera duen podcast batean.
