Omago 2018an sortu zen Aitziber Omagogeaskoa, Iñigo Larrazabal, Oier Aldekoa eta Claudio Pavanekin, pop, rock eta folk ukituak uztartuz. BBK Soinu Berriak lehiaketa irabazi zuten lehen kontzertuan, eta 2019an grabatu zuten lehen EP-a, Oso Polita zigiluarekin sinatuta. 2021ean kaleratu zuten lehen LP-a, Nacho Vegasek «Ningún ser» abestian kolaboratuta. BIME Live, Bilbao BBK Live Udazkenak eta ZAZen Organique Tour ekitaldietan aritu dira. Sorkuntzan murgilduta egon ondoren, 2025ean «Goizean Goiz» eta «Gure Zatiak» single berriak plazaratu dituzte, eta urte amaierarako disko berria prestatzen ari dira.
