Astor Barnesek bere esperientziaz hitz egingo du Dobra Studios-eko artista nagusi gisa. Bost urte daramatza bertan lanean, eta tarte horretan aukera izan du industria tradizionaletik kanpo kokatzen diren metodologiekin esperimentatzeko. Talde independente honek bideojoko pertsonalak garatzen ditu, ikuspegi lokal, humano eta emozional sakonekin, eta Astorren ibilbidea ilustrazioan eta grabatuan oinarritzen da.
Hitzaldian, ikuspegi berriak nola txerta daitezkeen azalduko du, bideojokoen sorkuntza modu hurbil eta eskuragarrian ulertzeko eta lantzeko aukera tekniko eta praktikoak erakutsiz. Horretarako, ohiko planteamenduetatik harago, artea eta diseinua beste modu batean ulertzeko gonbidapena egingo du, eta Dobra Studios-en kasu praktikoak eta Astorren proiektu pertsonalak aurkeztuko ditu.
