Herrialdea: Letonia
Urtea: 2022
Zuzendaria: Signe Baumane
Produktorea: Coproducción Letonia-Estados Unidos: The Marriage Project, Locomotive Productions, Antevita Films, Philophon
Gidoia: Signe Baumane
Iraupena: 108´
IRAILAK 9, LARUNBATA
22:00 – KUTXA ZURIA
4.00€
SINOPSIA
Zelmak nondik atera zuen ideia hau? Gizon batekin maitemindu eta ezkondu behar zuela zoriontsu eta errealizatua sentitzeko? Signe Baumane zinemagile bikainak galdera horri erantzun nahi dio animaziozko film original batean. Aldi berean, kutsu autobiografikoa duen istorio bat da, patriarkatuaren aurka egiten duen musikal bat eta thriller biologiko bat.
Txiki-txikitatik, abestiek eta maitagarrien ipuinek Zelma konbentzitu zuten maitasuna izango zela bere arazo guztien konponbidea, betiere, neskatoa izanda, espero bezala jokatzen bazuen. Baina hazi ahala, bazirudien zerbait ez zetorrela bat maitasunaren kontzeptu horrekin: zenbat eta gehiago saiatu konformatzen, orduan eta gehiago egiten zion aurre gorputzak. Emakumearen barne-matxinadaren onarpenari buruzko istorioa.