NAZIOARTEKO ANIMAZIO ZINEMALDIA
DEBA (GI) IRAILAK 4—7
ProgramazioaSARRERAK
Home

/

/

JUAN PABLO ZARAMELLA

Juan Pablo Zaramella (Buenos Aires – Argentina) zuzendari eta animatzaile independentea da, mundu osoan zehar saritutako hamar film labur baino gehiagoren egilea. Bere Luminaris film laburrak gehien saritutako film laburraren Guinness errekorraren saria irabazi zuen 2018an, 328 sarirekin, Annecy jaialdiaren 2011eko edizioko publikoaren eta kritikaren sariak barne.

Bere azken lana Pasajero film laburra da, eta gaur egun bere lehen film luzea garatzen ari da, Soy Nina izenekoa.