ProgramazioaSarrerak
NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA NAZIOARTEKO ANIMAZIO FESTIBALA 2025eko irailak 3.4.5.6 — DEBA
Home

/

/

EZEZEZ

Pandemiaren ondoren, Unai Madariagak (ahotsa eta gitarra) bere lehen lan bakarkakoa kaleratu zuen, eta handik gutxira EZEZEZ proiektua sortu zen, Eneko Ajangiz (gitarra) ekoizlearekin elkarlanean. Álvaro Olaetxea (Capsula) baterian eta Mikel Irigoyen baxuan sartu ziren, eta 2022an lehen diskoa argitaratu zuten: When I Think Something is Funny, I Smile. Mondosonoro-k 8/10 puntu eman zizkion, nortasun propioa nabarmentzen zuelako.

2023an, bigarren lana kaleratu zuten: Katuzaldia. DIY jarrerari eutsiz, grabazioa, nahasketa, masterra eta edizioa euren kabuz egin zituzten. Disko hau oldarkorragoa eta zuzena zen, post-punk, 70eko hamarkadako psikodelia eta 90eko grungea uztartuz, melodiekin eta garai honetako diskurtsoarekin.

Orain, 2025ean, Kabakriba disko berriarekin itzuli dira, eta EZEZEZ bere soinua are gehiago definitzen duen momentura iritsi da. Diskoak sonoritate ilunago eta zorrotzago bat dakar, berehala identifikatzen dena. Parquet Courts, Viagra Boys edo Idles bezalako taldeek izan duten eragina egon bada, baina EZEZEZ-ek dagoeneko bere estilo propioa du: gitarra gordinak, erritmo bortitzak eta ahots ironiko eta zuzena, Bilboko kaleen arnasa duena.

Ruta 66-ren esanetan, “bideojoko punk bat da, Bilboko arte underground ederrenetik espitatua: burdina, itsasadarra eta korrosioa”. Eta orain, gainera, askatasun handiagoz, heldutasunez eta zarata gehiagoz. EZEZEZ, beti prest!