NAZIOARTEKO ANIMAZIO ZINEMALDIA
DEBA (GI) IRAILAK 4—7
ProgramazioaSARRERAK
Home

/

/

EL SUEÑO DE LA SULTANA — EITB SARIA

‘The dream of the Sultana’ 1905ean Begum Rokeya Husseinek idatzitako Indiako kontakizun feminista da. Ines 30 urteko animazio-zuzendari espainiarra da, eta Ahmedabaden dago bere maitale indiarrarekin hausteko. Kasualitatez, liburutegi batean sartzen da, eta bertan, emakumeek gobernatutako herrialde imajinario bat kontatzen duen eleberri hau aurkitzen du. Istorioarekin eta egilearen jarrera urratzailearekin liluratuta, Inesek film bat egitea erabakiko du.

Isabel Herguera zuzendariak jasoko du EITB saria EITBren ekoizpen bati eskainitako EITB GAUA ekitaldian.