NAZIOARTEKO ANIMAZIO ZINEMALDIA
DEBA (GI) IRAILAK 4—7
ProgramazioaSARRERAK
Home

/

/

ANARI

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1997. urtean bere izena zeraman lehen diskoa argitaratu zuenetik. Hogeitaka urteko ibilbidean osatu du bere obra eta ibilbide oparoa, bakarrik zein musikari andanarekin kolaboratuz oso berea duen soinu bat garatu du. 

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, bere hitzen poetika goraipatu izan da. Bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren  panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

Berriki argitaratu du bere lehen liburua, Gari eta goroldiozko (Susa, 2022)