NAZIOARTEKO
ANIMAZIO
ZINEMALDIA
XVI. EdiZIOA
DEBA
IRA 6-9
Programazioa

Epaimahaia

Ligia Soare

Epaimahai ofiziala

Ligia Soare Animest Bukaresteko Nazioarteko Jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Proiektuaren parte da ia hasieratik, eta, gaur egun, jaialdiaren jarduera paraleloez eta haurrei eskainitako ekitaldiez arduratzen da.

Signe Baumane

Epaimahai ofiziala eta Gonbidatu Berezia

Signe Rigako Zinema Animatuko Estudioan hasi zen lanean, hasiberri gisa. Letonian hainbat lan egin ondoren, 1996an, New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan Bill Plympton animatzaile independentearentzat lan egin zuen eta 1998tik aurrera bere filmak egiten hasi zen. Signek 15 film labur eta bi film luze idatzi, zuzendu eta animatu ditu. “My Love Affair With Marriage” bere bigarren film luzearekin Europako film onenaren sarirako izendatu zuten, eta nazioarteko sari ugari jaso zituen, hala nola Epaimahaiaren Sari Berezia Annecy Festival-en edo Zagrebeko 2023ko Zinemaldiko Sari Nagusia.

Informazio gehiago

Carmen Córdoba

Epaimahai ofiziala

2012ko urtarrilean, jauzi profesional handi bat egitea erabaki zuen, eta benetan maite duen horretan aritzea: animazioaren bidez istorioak kontatzea. Bere lehen film laburra, “Roberto”, 2020an estreinatu zen eta 170 sari baino gehiago irabazi ditu. Bere bigarren animaziozko film laburrak, “Amarradas”-ek, Movistar Plus+ Film Labur Proiektu Onenaren saria irabazi zuen Weird 2021 sailean eta estreinatu berri da, Weird Market 2022 eta Animario 2022 jaialdietan hautatua izan delarik. Gaur egun, “Un mundo própio” animaziozko film luzean zuzendari lanetan ari da.

Miren Aperribay

WIP epaimahaia

Miren Aperribay Atera Films-eko sortzaile eta banatzailea da “Handia” eta “Loreak” euskal ekoizpen arrakastatsuak zabaldu dituena, besteak beste. Atera Filmsek zuzendari berrien tituluen aldeko apustua ere egin du. Bere konpainiak gaur egun Guatemalako Jayro Bustamanteren “Temblores” eta “la Llorona” filmak banatzen ditu 100 jaialdi baino gehiagotan aukeratuak izan direnak, horien artean Venezia, Berlin, Donostia eta Sundance-n. “La Llorona” Guatemala ordezkatzeko hautagai izan zen 2021eko GOYA eta OSCARSetan. “Hemen” ikus-entzunezkoen emakume profesionalen elkarteko kidea da, eta Gipuzkoako Arte eta Kulturaren Kontseiluko kide izan zen 2019ra arte. Halaber, sortu berri den Banatzaile Independenteen Elkarteko bazkide fundatzailea eta presidenteordea da.

Vanesa Fernández

WIP epaimahaia

Vanesa Fernández Guerra Zinebi Jaialdiaren zuzendaria da eta Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua koordinatzen du Euskal Herriko Unibertsitatean. ZINEBIko kolaboratzailea izan da urte luzez film laburren hautaketa-batzordeko kide gisa, eta proiekzio bereziak eta bestelako zikloak programatu ditu ZIFF-Zinebi First Film-eko film luzeen atalean. Freelance lanak ere egin ditu proiektu zinematografikoen garapenerako aholkularitza lanak egiten. Gainera, U proiektu zinematografikoen garapena eta ekoizpena baloratzeko hainbat batzordetan parte hartu du, era berean, WIP foroetako (Work in Progress) adituen taldeetan, LABetan eta nazioarteko hainbat jaialditako Pitching saioetan.

Eduardo Elosegui

WIP epaimahaia

Eduardo Elosegi Euskal Herriko animaziozko zinemaren oinarrizko figura da, bertako animaziozko ekoizpen handietan lan egin baitu: Juan Bautista Berasategiren Balleneros (1990); Juan Bautista Berasategi, Carlos Varela eta Maite Ruiz de Austriren Haizearen Erronka(1992); Txavi Basterretxea eta Joxan Muñozen La isla del cangrejo(2000); Juan Bautista Berasategiren Ahmed, Alhanbrako Printzea(2002); Juan Bautista BerasategirenNur eta dragoiaren tenplua (2015); Imanol Olasagasti eta Carlos Zabalaren Lur eta Amets (2019) eta hainbat telesail, telebistarako film eta publizitate kanpaina. Industrian egindako lanaz gain, Eduardo animaziozko 40 film labur independenteren argazki zuzendaria izan da, horien artean Bego Vicarioren Pregunta por mí (1996), Goya sariaren irabazlea. Isabel Hergueraren film guztietan ere parte hartu du, El sueño de la Sultana (2023) lanean barne.