NAZIOARTEKO ANIMAZIO ZINEMALDIA
DEBA (GI) IRAILAK 4—7
ProgramazioaSARRERAK

EMANALDIAK

Death Whistle

IRAILAK 5 | 22.00 | KUTXA ZURIAN

Víctor García soinu diseinatzailea eta ikus-entzunezkoen esploratzailea da, eta urteetan zehar eman dituen aurrera pausoak aldatzen joan dira, orain arteko bere proiekturik pertsonalena garatu duen arte: Death Whistle-ren elektronika zirraragarrian. Bere zuzenekoak soinu paisaia ederreko emanaldi intimistak dira, zarata emozionala eta melodia zorrotzak dituzte, ikuslea alderdi klubbing-enean murgildu eta atzera bueltarik gabeko esperientzian biltzen dutenak, imajinario hau bihotzetik oinetara eramanaz.

ANARI

IRAILAK 7 | 22.00 | KUTXA ZURIAN

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1997. urtean bere izena zeraman lehen diskoa argitaratu zuenetik. Hogeitaka urteko ibilbidean osatu du bere obra eta ibilbide oparoa, bakarrik zein musikari andanarekin kolaboratuz oso berea duen soinu bat garatu du.  Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, bere hitzen poetika goraipatu izan da. Bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren  panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik. Berriki argitaratu du bere lehen liburua, Gari eta goroldiozko (Susa, 2022)

ESANEZIN

IRAILAK 4 | 20.00 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

Esanezin Ianire Aranzaberen proiektu pertsonala da. 2021ean eman zituen lehen pausoak eta zazpi kantuz osatutako EP baten ondoren, 2023an kaleratu zuen “Erretratu Bat” bere lehen lan luzea, orain eta hemen gure ingurura begiratzeko modu bati erreferentzia eginez. Egunerokotasunari, priblilegioei, hautuei, beldurrei, zauriei; ezinbestean gure begiek ikusten dutenari eta zenbaitetan ikusten ez dutenari erretratu bat egitearen beharra gordetzen da kantuetan. Inguratzen gaituen guzti horren artean leku bat edukitzeko nahia eta ezina, dena zalantzan jartzea eta minutu batez bada ere hain urrun ikusten genuen horretan gure burua ikustea.

INTZA

IRAILAK 6 | 20.00 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

Intzak 1996ko neguan eman zion hasiera musikaz beteriko bizitzari. 2021ean lehenengo EP-a «Ilundu aurretik» kaleratu eta "Aheri" LParekin dator orain.   Egoaren eta intuizioaren arteko dikotomiara eramango gaitu lan kontzeptualak, pop doinuen eskutik bere unibertsoan murgiltzeraino. 

ERROMINTXELAK

IRAILAK 7 | 13.30 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.

ALVY SINGER & FETÉN — DJ SET

IRAILAK 6 | 23.30 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

Alvy Singer & Fetén DJ eklektizismoa da, munduko hainbat lekutatik ekarritako erritmoekin zulatutako eklektizismo zaporetsua.

MARIO AZURZA — DJ SET

IRAILAK 7 | 00.00 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

Mario Azurza zarauztarra da jatorriz, eta bere bi pasio handiei eskaini die bizitza: surfari eta musikari. Gaztetatik, munduan zehar bidaiatu du bere taularekin, bisitatu duen leku bakoitzeko soinu bereizgarriak xurgatuz. Denbora asko eman du surfeko taula baten gainean, baina beti aurkitu du denbora soinu eta erritmo ugari aztertzeko. Saioetan, Mariok bere energia eta bizitasuna transmititzen ditu, entzuleek abesti bakoitzaz goza dezaten. Bere aukeraketa musikalak break beat, electro, disko eta housearen adar ezberdinen eragina du, aurkezpen bakoitzean esperientzia paregabea eskainiz.

ALBINA & DIVINA — BINGOA

IRAILAK 7 | 20.00 | KUTXA ZURIKO TERRAZAN

Albina Stardustek eta Divina Comediak, bi drag queens liluragarri eta karismatikok, giro ahaztezina sortuko dute zuzeneko ikuskizun batekin eta bingo-erronda dibertigarriekin. Gozatu giro lasaiaz, umore zorrotzaz eta sari-zozketa zirraragarriez. Prestatu zure kartoiak, jarraitu zenbakiak eta zatoz dibertitzera!