NAZIOARTEKO ANIMAZIO ZINEMALDIA
DEBA (GI) IRAILAK 4—7
ProgramazioaSARRERAK

WIP EPAIMAHAIA

JONE LANDALUZE

Mondragon Unibertsitatean (2004) Humanitateak eta Enpresan lizentziatua eta Enpresa eta Deustuko Komunikazio masterrean (2006) Ikus-entzunezko Komunikazioan espezializatua. Telebista-ekoizpenaren munduan hasi zuen bere lan-ibilbidea, eta 2010ean egin zuen aldaketa animazio-zinemaren mundura. Ordutik aurrera, 3D animazio film luzeen Ekoizle Exekutibo lanak egiten ditu.

MYRIAM BALLESTEROS

Myriam Ballesteros Kazetaritzan graduatu zen, eta zinema, telebista eta animazioa ikasi zituen New York Universityn, BBCn, EAVEn eta CARTOONen besteak beste. MB Producciones eta IMIRA Entertainment sortu zituen, eta zuzendari, Show Runner, Story Editor eta ekoizle lanetan aritu da. Besteak beste, LUCKY FRED, SANDRA DETECTIVE DE CUENTOS, LOLA & VIRGINA, MEME eta SR BOBO animazio-serieak zuzendu ditu, 100 herrialde baino gehiagotan saldu eta CIFF, Cartoon de Bay eta antzeko jaialdietan sarituak izan direnak. Gaur egun, ANNIE & CAROLA eta CENICIENTA ENMASCARADA animazio-serieetan eta behin-behineko izena AMALUR PROFEZIA duen animazio-film luzean dabi lanean. MIAren (Mujeres en la Industria de la Animación) sortzailea eta lehendakaria izan da.

MIREN APERRIBAY

Miren Aperribay Atera Films-eko sortzaile eta banatzailea da “Handia" eta "Loreak" euskal ekoizpen arrakastatsuak zabaldu dituena, besteak beste. Atera Filmsek zuzendari berrien tituluen aldeko apustua ere egin du. Bere konpainiak gaur egun Guatemalako Jayro Bustamanteren "Temblores" eta "la Llorona" filmak banatzen ditu 100 jaialdi baino gehiagotan aukeratuak izan direnak, horien artean Venezia, Berlin, Donostia eta Sundance-n. “La Llorona” Guatemala ordezkatzeko hautagai izan zen 2021eko GOYA eta OSCARSetan. "Hemen" ikus-entzunezkoen emakume profesionalen elkarteko kidea da, eta Gipuzkoako Arte eta Kulturaren Kontseiluko kide izan zen 2019ra arte. Halaber, sortu berri den Banatzaile Independenteen Elkarteko bazkide fundatzailea eta presidenteordea da.