EPAIMAHAI NAGUSIA
IGOR PRASSEL
Igor Prassel 1971n jaio zen Koperren, Esloveniako kostaldeko hiri batean. 2002az geroztik, animaziozko zinemari eskainitako hileroko ziklo bat zuzentzen du Esloveniako Zinematekan, eta gaur egun komisario gisa lan egiten du bertan. Mundu osoko animazio eta film laburren nazioarteko jaialdi garrantzitsuetako epaimahaikide eta programa-aukeraketako kide izan da. 2010etik animaziozko zinemaren historia eta teoria eskolak ematen ditu Nova Goricako Unibertsitatean. 2012an, Esloveniako Zinematekak berak idatzitako "The Filmography of Slovene Animated Film 1952 - 2012" liburua argitaratu zuen. 2004an Animateka Nazioarteko Animazio Zinema Jaialdia sortu zuen, bere da jaialdiaren zuzendari artistikoa ordutik.
ISABEL HERGUERA
Isabel Herguerak Alemanian, Dusseldorf-eko Kunstakademie-an Arte Ederrak eta Animazioa California Institute of the Arts-en (Calarts) ikasi zituen. Hainbat film labur zuzendu eta ekoitzi ditu: La Gallina Ciega (2005), Ámár (2010), Bajo la Almohada (2012) eta Amore d 'inverno (2015), besteak beste. Animazio irakaslea da KHM_Kunsthochschule für Medien Köln-en, Alemanian, eta bere lehen film luzea zuzendu du, Sultanas Dream (2023).
JUAN PABLO ZARAMELLA
Juan Pablo Zaramella (Buenos Aires - Argentina) zuzendari eta animatzaile independentea da, mundu osoan zehar saritutako hamar film labur baino gehiagoren egilea. Bere Luminaris film laburrak gehien saritutako film laburraren Guinness errekorraren saria irabazi zuen 2018an, 328 sarirekin, Annecy jaialdiaren 2011eko edizioko publikoaren eta kritikaren sariak barne. Bere azken lana Pasajero film laburra da, eta gaur egun bere lehen film luzea garatzen ari da, Soy Nina izenekoa.