Animadeba LAB
PONENTZIA
Hizlaria: Gorka Garcia Garrido
IRA 7 11:00-13:00 – KULTUR ELKARTEA
García Elektronika eta Automatismoetako Industria Ingeniari Teknikoa da. Animazio-ikasketetan zuzendari tekniko gisa lan egin du 15 urtez, eta, gaur egun, animazioko eta bideojokoetako irakaslea da Ceinpron, hainbat beharretara bideratutako adimen artifizialari buruzko eskolak ematen dituen lanbide-heziketako zentroan. Ponentzian jokoaren gidoia, Blender eta Krita programak eta Unity garapen-motorra landuko dira. Azkenik, bideojokoaren argitalpena eta monetizazioa ere izango dira hizpide.
“Eta honek niri zertarako balio dit?”
Animazioari aplikatutako IA tailer praktikoa
PONENTZIA
Hizlaria: Javi de La Chica
IRA 8 10:00-14:00 – KULTUR ELKARTEKO LIBURUTEGIA
Aurrekaririk gabeko iraultza teknologikora hurbiltzen ari gara, eta horrek beldurra eta ziurgabetasuna sortzen ditu, baina aukera berriak ere baditu. Tailer honetan arteari aplikatutako adimen artifizial sortzaileen egoeraren errepasoa egingo dugu eta horietako batzuetan sakonduko dugu (Stable diffusion, Ebsynth…) gure animazioak hurrengo mailara eramaten nola lagun diezaguketen ulertzeko. Javier de la Chica animazioko profesionala da, askotariko eta alderdi anitzeko ibilbidea duena. Haren esperientziak bi lan-ildo biltzen ditu. Alde batetik, “Cleo & Cuquin” edo “Miliki Family” bezalako preschool lanetako zuzendaritza eta storytelling-a nabarmendu dira. Bestetik, Javier “Contanimation” markarekin animazioan eta software esperimentalean murgildu da, adimen artifizialekin elkarlanean eta muga sortzaile berriak aztertuz.
Irudi finkorako IA sormen-prozesuak
PONENTZIA
Hizlaria: Niko Vázquez eta Kote Camacho
IRA 8 16:00-17:30 – KULTUR ELKARTEKO LIBURUTEGIA
Niko Vazquez eta Kote Camachoren eskutik IA irudia MidJourney aplikazioaren bidez nola landu ulertuko dugu. Hiru ardatz nagusi izango dira hizpide: doako IA softwarearekin irudiak sortzea, akatsak IA erabiliz zuzentzea eta Photoshop erabiltzea irudia definitzeko eta akabera emateko. Nikok zein Kotek esperientzia luzea dute ikus-entzunezkoetan. Niko Vazquez ikusizko komunikazioko ikasketak egin zituen Ravensbourne College of Design & Communication unibertsitatean, Londonen. Freelance artista gisa, telebistan, bideogintzan, ilustrazioan, film laburretan, web eta kamiseta diseinuan eta net-art-ean ere aritu da artista bilbotarra. Kote Camacho Arte Ederretan lizentziatua da. Londresen eta Madrilen besteren kontura lan egin ostean, ofizioa ikasi eta Euskal Herrian finkatu zen bere lan propioa ekoizteko. Bere lanetan ekoizpenaren fase gehienak kontrolatzen ditu: gidoia, marrazketa, grabaketa, argazkia, muntaia eta postprodukzioa.
Stable Diffusion XL: Kode irekiko irudia mugimenduan
PONENTZIA
Hizlaria: Hurko Mendiguren Quevedo eta Gorka Garcia Garrido
IRA 08 17:30-19:00 – KULTUR ELKARTEKO LIBURUTEGIA
Nola Sortu Irudi Zirraragarriak IArekin. Erabiltzaileek beharrezko trebetasunak eskuratu ahal izango dituzte Stable Diffusion adimen artifizialeko programa indartsua erabiliz irudi ikusgarriak sortzeko.
Mugi-Geldi stop-motion tailerra jostailuekin
TAILERRA
IRA 8 10:00-13:00
AGIRRE JAUREGIA, ISPILUEN GELA
Neska-mutil eta familia osoarentzako tailerra.
Murgil zaitez animazioaren munduan modu dibertigarrian eta eman bizia zure jostailuari fotogramaz fotograma. Argazki bakoitzean mugimendu txikiak eginez, animazio txiki bat sortuko dugu denon artean.
CUT OUT animazio-erregistro digitala
TAILERRA
IRA 9 10:00-13:00
DOAN
KULTUR ELKARTEA
Kartulinak, papera eta kartoia erabiliko ditugu gure pertsonaia artikulatuak, letrak eta formak sortzeko. Telefono mugikorrarekin animazio ikusgarriak eratuko ditugu, eta stop motion teknikaren bidez, animazioaren eta mugimenduaren oinarrizko printzipioak ezagutuko ditugu. Tailerra animazio tradizionalean espezializatutako XXX ilustratzaile eta ikus-entzunezko animatzaileak emango du. Animazioarekin eta sormen-jarduerekin lotutako hainbat proiektutan murgilduta dago azken urteotan.